1/7/07

Gorefest en Hitza


Aqui os dejamos el artículo aparecido en el periódico Hitza el dia 28 de junio de 2007:

Beldurtzeko modukoa

bermeo » Argazki arduragarriak agertu dira itsatsita hainbat txokotan: erailketa baten frogak? Etortzeko dagoenaren iragarpen profetikoa? Batek daki

ekaitz goienetxea

Argazki ilunak, orban gorriekin estaliak, han eta hemen itsatsiak, norbaitek gurata aztarnaren bat utzi izan balu bezala. Pospolo bat piztuta, zerbaiti su emateko prest; esku bat adar artetik, indarge, buztinez koipeztuta... Zer ote dira?

Argazkietan ez dakar ezer ere ez. Bakar-bakarrik sei zifra, hiru bikotetan antolatuta, atzerriko hizkuntza baten data bat balitz bezala irakurri daitekeena: 13/07/07. Hau da, 2007ko uztailaren (zazpigarren hilabetea) 13a.

Egutegian begiratu eta... Barikua. Zer ikusirik izango al du egun horrek zerbaitekin?

Gaur egun jakinmina duen edozeinek egingo lukeena egin Ðinterneteko bilatzailean idatziÐ, eta zer edo zer agertzen da egun horri buruz: barikua berba eta hamahiru zenbakia, biak batera, artega egoteko modukoak omen dira.

Batez ere, kristau kulturako sineskeria da: bariku baten hil zen Jesukristo, eta azken afarian hamahiru batu ziren. Kultura anglosaxoian garatu da gehien ostirala 13 bati beldurra izatearena, baina, Bermeora ere iritsi da, nahiz eta ez jakin zehazki zelan edo nondik.

Hainbat film ere egin izan dira egun horretan girotutakoak. Denak beldurrezkoak edo gore-ak (odoltsuak eta gorputzetako atalak bananduta erakusten dutenak).

Agian, hori baino ez dira pegatinak: Gorefest jaialdia iragartzeko publizitate kanpaina.

No hay comentarios: